Sokaire Garbiketak
SOKAIRE, Servicios de Limpieza SL
SOKAIRE Servicios de Limpieza enpresak esperientzia zabala du garbiketa eta desinfekzioaren sektorean, Bizkaian. Garbiketa eta desinfekziorako soluzio integralak eskaintzen ditugu, ingurumena eta inpaktu soziala zainduta.
Konpromiso osoa dugu kalitatearekin eta bezeroen asebetetzearekin. Hori lortzeko, etengabeko komunikazioa da gure lanaren oinarria eta kasu bakoitzean diren beharretara egokitzen gara.
Zerbitzuen jarraipena eta gainbegiraketa egiteko sistemak ezartzen ditugu, izan litezkeen gorabeherei aurrea hartu eta horiek zuzendu ahal izateko.
Aukerak Sortzen Ditugu
Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresa gisa aitortuta dago Sokaire; izan ere, arlo profesionalean trebatzeko aukera ematen diegu zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei, lan-merkatuan sar daitezen.
Ingurumen Inpaktua
Epe labur zein luzean ingurumenari kalte egiten ez dioten metodo, produktu eta teknikak erabiltzen ditugu.
Inpaktu Soziala
Gure zerbitzuen kalitateari eta ekonomia sozial zein solidarioarekiko konpromisoari esker, kontsumo arduratsu eta jasangarrirako aukera bermatzen dugu, inpaktu sozial positiboa eginda.
Kalitatea, Ingurumena eta Lan-Arriskuen Prebentzioa
SOKAIRE SLUko zuzendaritza jakitun da kalitatea, ingurumena eta laneko segurtasuna eta osasuna enpresa-jardueran aritzeko oinarrizko zimenduak direla, hortaz, Kudeaketa Sistema Integratua sortu du, UNE-EN-ISO 9001:2015, UNE-EN ISO 14001:2015 eta ISO 45001:2018 nazioarteko arauen eskakizunekin bat etorriz.
Kudeaketa-sistema integratuak printzipioak ondoren azaltzen dira.
Gure bezeroak asetzea, Gure langileak zaintzea, Legezko eskakizunak eta beste eskakizun batzuk betetzea, Ingurumena babestea, Lesioak eta osasun-narriadurak prebenitzeko lan-baldintza seguruak eta osasungarriak eskuratzea, Arriskuak kudeatzea, Giro parte-hartzailea bultzatzea eta Etengabe hobetzea.