GARBIKETAREN SEKTOREKO LAN-MERKATU INKLUSIBOETAN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO ALIANTZA PROGRAMAREN BISITA MADRILERA

18 May, 2022

2022, apirilaren 29a

Aurretik esan bezala, SOKAIREk Gizarte-inklusioa eta Gizarte Ekonomiako Programa Operatibo (POISES) batean parte hartzen du, proiektua garatzeko: garbiketaren sektoreko lan-merkatu inklusiboetan lehiakortasuna hobetzeko aliantza, non garbiketaren sektoreko 4 enpresa nazionalek parte hartzen dugun:

– WIP Servicios (Madrid)

– Integras TU (Valencia)

– Miraver Integración (Salamanca)

– Sokaire Servicios de limpieza (Bizkaia)

Apirilaren 27an eta 28an topaketa bat egin da Madrilen, enpresa bakoitzeko teknikariek, sukalde industrialen garbiketari eta kanpoko kirol-instalazioen garbiketari buruz berariazko prestakuntza jaso dezaten.

Mercamadrid eta bere prestakuntza-tailerrak bisitatu ditugu. Baita catering zerbitzuetako sukalde industrialak ere.

Kanpoko kirol-instalazioak garbitzeko, ariketa praktiko bat egin zen haize-makinekin.

Jardunaldi hauek eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzen jarraitzeko eta ezagutzak zabaltzeko balio izan dute.

Horrelako garbiketetan esperientzia handia duten WIP Servicios enpresako lankideek eman dute prestakuntza.

Aurten, horrelako jardunaldietan parte hartzen jarraituko dugu, garbiketa-sektoreko laneratze-enpresen lehiakortasuna hobetu eta zabaltzeko.

Hurrengo topaketen berri emango dizuegu.