Pribatutasun Politika

Zure datuak guztiz babestuta

SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA SLU («enpresa») bere jardunean datu pertsonalak tratatu beharra dauzkan erakunde bat da, eta horrek erantzukizun handia ematen dio prozedura horiek diseinatu eta antolatzeko orduan. Hori horrela den aldetik, ezinbestekoa da prozedura horiek erabat lerrokaturik egotea pribatutasunaren alorreko lege-eskakizunekin.

Erantzukizun horiek gauzatzean, eta enpresan datu pertsonalen tratamendua arautuko duten printzipio orokorrak ezartze aldera, enpresak ontzat ematen du datu pertsonalak babesteko politika hau eta, langileei jakinarazteaz gainera, interes-talde guztien eskura ere ipintzen du.

1. Xedea

Datu pertsonalak babesteko politika erantzukizun proaktiboko neurri bat da, eta haren xedea da bermatzea betetzen dela arlo honetan aplikatzekoa den legeria eta, arlo horri dagokionez, errespetatzen direla ohorerako eta intimitaterako eskubidea enpresarekin harremana duten pertsona guztien datu pertsonalen tratamenduan.

Datu pertsonalak babesteko politika honetan xedatutakoa garatzeko, erakundeak datuen tratamendua arautzeko printzipioak ezartzen ditu, eta, ondorioz, politika honen eraginpeko pertsonek konpromisoa hartzen dute ezarriko dituztela hartarako prozedurak eta antolamendu- eta segurtasun-neurriak, zeinek bere erantzukizun-eremuan.

Horretarako, Zuzendaritzak datuak tratatzeko eragiketetan parte hartzen duten langileei esleituko dizkie erantzukizunak.

2. Aplikazio eremua

Datu pertsonalak babesteko politika hau enpresari, haren administratzaileei, zuzendariei eta langileei aplikatuko zaie, bai eta harekin harremana duten pertsona guztiei ere, datuak eskuratzeko aukera duten zerbitzu-hornitzaileak ere barnean hartuta («tratamendu-eragileak»).

3. Datu pertsonalen tratamenduaren printzipioak

Printzipio orokor gisa, enpresak zorrotz beteko du datu pertsonalen babesari buruzko legeria, eta gai izan behar du legeria hori betetzen duela frogatzeko (erantzukizun proaktiboaren printzipioa), arreta berezia jarriz kaltetuen eskubideentzat arriskurik handiena ekar dezaketen tratamenduetan (arrisku-ikuspegiaren printzipioa).

Azaldutakoari dagokionez, SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA SLUk zainduko du betetzen direla honako printzipio hauek:

– Zilegitasuna, leialtasuna, gardentasuna eta helburua mugatzea

Datuen tratamenduaren berri eman beharko zaio beti eragindako pertsonari, klausulen eta beste prozedura batzuen bidez. Datuen tratamendurako adostasuna badago bakarrik joko da tratamendu hori legitimotzat (adingabeek emandakoari arreta berezia eskainiz), edo baliozko beste legitimazioren bat badu haren xedea bat badator araudiaren edukiarekin.

– Datuak minimizatzea

Tratatutako datuek egokiak izan beharko dute, eta tratamenduaren helburuei dagokienez beharrezkoa denera bakarrik mugatuko dira.

– Zehaztasuna

Datuek zehatzak izan behar dute eta, behar izanez gero, eguneratuak. Horri dagokionez, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira tratamenduaren helburuei dagokienez zehaztugabeak diren datu pertsonalak luzamendurik gabe ezabatzeko edo zuzentzeko.

– Kontserbazio epea mugatzea

Datuak interesdunak identifikatu ahal izateko moduan mantenduko dira, eta tratamenduaren helburuetarako behar den denboran asko jota.

– Osotasuna eta Konfidentzialtasuna

Datuak datu pertsonalen segurtasun egokia bermatzeko moduan tratatuko dira, barnean harturik baimenik gabeko edo legez kanpoko tratamenduaren aurkako babesa, bai eta horien galera, suntsipen edo ustekabeko kaltearen aurkako babesa ere, eta neurri tekniko edo antolaketa-neurri egokiak aplikatuko dira hori guztia bermatzeko.

– Datuak lagatzea

Debekatuta dago datu pertsonalak legez kanpoko iturrietatik erostea edo eskuratzea, eta debekaturik dago datu pertsonalak baliatzea, baldin eta legearen aurka bildu edo laga badira edo ez badago behar bezala bermatuta datu horien bidezko jatorria.

– Datuetarako sarbidea duten hornitzaleak kontratatzea

Datuen tratamenduan neurri tekniko eta segurtasun-neurri egokiak aplikatzeko adina berme eskaintzen duten hornitzaileak soilik aukeratuko dira kontratatzeko. Hirugarren horiekin, xehetasun horiei buruzko akordioa dokumentatuko da.

– Datuen nazioarteko trasnsferentziak

Zorrotz bete beharko dira lege aplikagarrian ezarritako betekizunak Europar Batasuneko araudiari lotutako datu pertsonalen tratamendu orotan, baldin eta datuak Europako Esparru Ekonomikotik kanpo transferitu behar badira.

– Eragindako pertsonen eskubideak

Enpresak erraztasunak emango dizkie eragindako pertsonei, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta beste norabait eramateko eskubideak balia ditzaten. Horretarako, barne-prozedurak ezarriko ditu, eta, bereziki, horiek gauzatzeko beharrezkoak eta egokiak diren ereduak –eredu horiek kasu bakoitzean aplikatu beharreko lege-baldintzak bete beharko dituzte gutxienez–.

Enpresak sustatuko du kontuan hartzen direla datu pertsonalak babesteko politika honetan jasotako printzipioak: (i) lan-prozedura guztiak diseinatzean eta inplementatzean; (ii) eskainitako produktu eta zerbitzuetan; (iii) formalizatzen edo bereganatzen dituzten kontratu eta betebehar guztietan; eta (iv) enplegatuei edo hirugarrenei sarbidea ahalbidetzen dieten sistema eta plataforma guztiak ezartzean eta/edo datu pertsonalak biltzean edo tratatzean.

4. Langileen konpromisoa

Langileei politika honen berri ematen zaie, eta onartzen dute informazio pertsonala enpresaren aktibo bat dela. Horri dagokionez, honako konpromiso hauek hartzen dituzte:

– Enpresak bere esku jartzen duen datuen babesari buruzko sentsibilizazio-prestakuntza egitea.

– Beren lanpostuari aplikatzen dizkioten erabiltzaile-mailako segurtasun-neurriak aplikatzea, SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA SLUren barruan duten rolaren arabera haien diseinuan eta ezarpenean egotz dakizkiekeen erantzukizunen kalte gabe.

– Eragindakoek eskubideak baliatzeko ezarritako formatuak erabiltzea eta enpresari berehala jakinaraztea, erantzuna eraginkorra izan dadin.

– Politika honetan ezarritakoaren kontrako desbideratzerik topatuz gero, enpresa jakinaren gainean ipintzea –bereziki, datu pertsonalen segurtasun-urratzeen berri izanez gero–, horretarako ezarritako formatua erabiliz.

5. Kontrola eta ebaluazioa

Urtero egiaztatu, ebaluatu eta baloratuko da tratamenduaren segurtasuna bermatzeko neurri teknikoen eta antolamendu-neurrien eraginkortasuna, edo datu-tratamenduetan aldaketa nabarmenak gertatzen diren bakoitzean.

SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA S.L.U.