
Sokaire Garbiketak
SOKAIRE, Servicios de Limpieza SL
SOKAIRE Servicios de Limpieza enpresak esperientzia zabala du garbiketa eta desinfekzioaren sektorean, Bizkaian. Garbiketa eta desinfekziorako soluzio integralak eskaintzen ditugu, ingurumena eta inpaktu soziala zainduta.
Konpromiso osoa dugu kalitatearekin eta bezeroen asebetetzearekin. Hori lortzeko, etengabeko komunikazioa da gure lanaren oinarria eta kasu bakoitzean diren beharretara egokitzen gara.
Zerbitzuen jarraipena eta gainbegiraketa egiteko sistemak ezartzen ditugu, izan litezkeen gorabeherei aurrea hartu eta horiek zuzendu ahal izateko.
Aukerak Sortzen Ditugu
Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresa gisa aitortuta dago Sokaire; izan ere, arlo profesionalean trebatzeko aukera ematen diegu zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei, lan-merkatuan sar daitezen.
Ingurumen Inpaktua
Epe labur zein luzean ingurumenari kalte egiten ez dioten metodo, produktu eta teknikak erabiltzen ditugu.
Inpaktu Soziala
Gure zerbitzuen kalitateari eta ekonomia sozial zein solidarioarekiko konpromisoari esker, kontsumo arduratsu eta jasangarrirako aukera bermatzen dugu, inpaktu sozial positiboa eginda.
Kalitatea
UNE_EN_ISO 9001-2015 Arauaren betekizunen araberako kalitatea kudeatzeko sistema daukagu.
Kalitatearekiko konpromisoa dugu, eta, hartara, bezeroen asebetetzea lortzeko eta etengabe hobetzeko helburu eta erronkak ezartzen ditugu.
