Lege Oharra

Sokaire Servicios de Limpieza S.L.U.

Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, hauxe jakinarazten dizugu:

SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA (aurrerantzean, SOKAIRE) pertsona bakarreko sozietate mugatu bat da. Haren IFZ B95306700 da, eta helbidea, berriz, hauxe: La Laguna kalea (lonja), 5 – 48003 BILBO (BIZKAIA). Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (4416. liburukia, 1. folioa, 39401. orria).

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 944167904
E-posta: sokaire@sartu.org

SOKAIRE webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak

SOKAIREren titulartasunekoa da sokaire.com domeinuaren izena, eta harentzat erreserbaturik dago.

Ildo horretan, sokaire.com atari ofizialaren helburua da erakunde horrek egiten dituen jardueren berri ematea publikoari, bai eta garbiketa-zerbitzuen arloan eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak azaltzea ere.

Webgune hau erabiltzeak berekin dakar hemen azaldutako baldintzak berariaz eta erabat onartzea, webgunearen bidez eskaintzen diren produktu edo zerbitzu jakin batzuei aplika dakizkiekeen baldintza partikularren kalte gabe.

SOKAIREk berea du webguneko informazioa edo haren konfigurazioa eta aurkezpena noiznahi aldatzeko eta eguneratzeko ahala, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe. Atarian argitaratutako informazioa eguneratuta edukitzeko, noiznahi aldatu, zuzendu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu atariko edukiak; beraz, komenigarria izango da horien indarraldia edo zehaztasuna egiaztatzea iturri ofizialetara joz.

Jabetza intelektuala, industriala eta frameak

SOKAIREren edo haren laguntzaileen titulartasunekoak dira webgunea osatzen duten elementu guztiak, bai eta horien egitura, diseinua, iturburu-kodea eta bertan agertzen diren logoak, markak eta gainerako zeinu bereizgarriak ere, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen babesa dute.

Era berean, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen bidez babestuta daude atarietako irudiak eta bestelako elementu grafikoak.

SOKAIREk espresuki debekatzen du framingak egitea, eta beren-beregi galarazten du, orobat, hirugarrenek zernahi mekanismo baliatzea gure atarien diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzeko.

Edukien erabilerak haien lizentzia partikularra errespetatu beharko du. Hori horrela, erabat debekatuta dago horiek erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, salbu eta SOKAIREk ez badu horretarako baimena ematen aurrez.

Webgunean ager daitezkeen hirugarrenen albisteei, produktuei eta zerbitzuei buruzko aipamenei dagokienez, SOKAIREk jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak aitortzen dizkie titularrei; alabaina, horrek ez du esan nahi webean aipatze edo agertze hutsak haien gaineko inolako eskubiderik edo erantzukizunik sortzen duenik, ezta babesik, babesletzarik edo gomendiorik denik ere.

SOKAIREk adierazten du errespetatzen dituela hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak; horregatik, uste baduzu gure atariak zure eskubideak urratzen dituela, jar zaitez harremanetan SOKAIRErekin.

Erantzukizuna

SOKAIREk ez du bermatzen errorerik ez izatea webgunera sartzean edo haren edukietan, eta ez du bermatzen, orobat, eguneratuta egotea ere. Nolanahi ere den, SOKAIREk ahaleginik handiena egingo du akats horiek saihesteko, zuzentzeko edo eguneratzeko, halakorik denean.

SOKAIREren atarietara sartzen denak izango du erantzukizuna webgune horretan sartzearekin loturik, bai eta bertan topatzen duen edukiaren erabilerarekin loturik ere.

SOKAIREk ez du bere gain hartuko erantzukizunik sor daitezkeen segurtasun-akatsen gainean, eta ez da erantzule izango erabiltzailearen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea) eta haietan gordetako fitxategi edo dokumentuei eragin dakizkiekeen kalteen gainean, betiere webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabilitako erabiltzailearen ordenagailuan birusak egotearen, nabigatzailearen funtzionamendu txarraren edo haren bertsio ez eguneratuen erabileraren ondorioz gertatu badira kalte horiek.

SOKAIRE ez da izango arduradun foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenek SOKAIREren webgunean edukiak modu independentean argitaratzeko aukera ematen duen beste edozein bitartekotan gordetako informazioaren eta edukien gainean.

Hala ere, eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legean xedatutakoa betez, SOKAIRE erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztien esanetara ipintzen da, eta modu aktiboan lagunduko du estatuko edo nazioarteko legerian, hirugarrenen eskubideetan edo moral eta ordena publikoan eragina izan dezaketen eduki guztiak kentzen edo, hala badagokio, blokeatzen. Erabiltzaileak uste badu sailkapen hori izan dezakeen edukiren bat dagoela webgunean, mesedez eskatzen diogu SOKAIRErekin harremanetan ipintzeko.

Estekak edo hiperestekak

Baliteke webguneak hirugarrenen web edukietara sartzeko estekak izatea. Esteka horien helburua da erabiltzaileari interesatzen zaizkion baliabideak Internet bidez bilatzen laguntzea. Hala ere, atari horiek ez dira SOKAIRErenak, eta SOKAIREk ez du berrikusten haien edukia. Hori dela eta, SOKAIREk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik gune horietan ager daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuen gainean. Informazio edo zerbitzu horiek informatzeko baino ez dira izango, eta ez dute inolako harremanik izango SOKAIREren eta eduki horien titular diren pertsona edo erakundeen artean. SOKAIREk ezin du bere gain hartu estekatutako orriaren funtzionamenduaren edo orri horretara sartzeak edo erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen gaineko erantzukizunik.

SOKAIREren webgunerako estekek baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:

  1. Esteka ipintzeak berez ez dio eragingo SOKAIREri inolako akordio, kontratu, babes edo gomendiorik, estekatutako webguneari dagokionez.
  2. Hiperesteka ezartzen duen webguneak ezingo du eduki legez kontrako informaziorik eta informazio diskriminatzailerik, ez eta luze-zabal onartutako printzipio etikoen edo ordena publikoaren aurkako edukirik ere. Orobat, atari horiek ezingo dute bildu hirugarrenen zernahi eskubideren kontrako edukirik.
  3. SOKAIREk berea du webgunerako esteka bat ken dezaten eskatzeko eskubidea, inolako arrazoirik alegatu beharrik gabe. Kasu horretan, esteka egin duen orrialdeak berehala ezabatu beharko du, SOKAIREren jakinarazpena jaso bezain laster.
  4. Ez du inola ere bere gain hartzen hiperesteka ezartzeak eskaintzen dituen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu hiperesteka bidez loturiko webgunera sartzeak eragin ditzakeen ondorio, kalte edo ekintzak.

Datu pertsonalak babestea

SOKAIRE erabat konprometituta dago datu pertsonalak babesteko araudia betetzearekin, eta bermatzen du osorik beteko dituela ezarritako betebeharrak; era berean, adierazten du segurtasun-neurri egokiak ezarriko dituela arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko.

SOKAIREk erabiltzaileen eskura ipintzen du bere Pribatutasun Politika, eta erakundeak egindako datuen tratamenduari buruzko informazio zabalagoa eskaintzen die.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

Identitatea: SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA S.L.U. – B95306700
Posta-helbidea: La Laguna kalea(lonja), 5, 48003 BILBO BIZKAIA
Telefonoa: 944167904
Helbide elektronikoa: sokaire@sartu.org

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

SOKAIREn xede hauetarako tratatzen dugu gure interes-taldeek ematen diguten informazioa:

Datuen tratamendua Tratamenduaren xedea Datuak gordetzeko epea
BEZEROAK ➢ KUDEAKETA: BEZEROAK, KONTABILITATEA, ZERGAK ETA ADMINISTRAZIOA
Ez da hartuko erabaki automatizaturik profil horietan oinarrituta.
Tratamenduaren helbururako beharrezkoak diren bitartean bakarrik gordeko dira tratatutako datu pertsonalak, eta interesdunak hala eskatzen duenean edo tratamendua amaitutakoan ezabatuko dira, aplikatzekoa den araudian erantzukizunei erantzuteko ezarritako epeetan gordetzearen kalte gabe.

Zein da horien tratamendurako legitimazioa?

Hauek dira datu pertsonalak tratatzeko SOKAIREn legezko oinarriak:

Datuen tratamendua Tratamenduaren legitimazioa
BEZEROAK Interesdunak emaniko baimena, zeina noiznahi erretiratu ahalko baitu; nolanahi ere, horrek ez du izango eraginik erretiratu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

 

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Tratamendu horiek gauzatzearen ondorioz, baliteke zure datuak hirugarrenek egindako tratamenduekin konektatzea. Jarraian, zure datuak lagatzeari buruzko aurreikuspenen berri emango dizugu.

Datuen tratamendua Lagapenen aurreikuspena Nazioarteko transferentziak
BEZEROAK Datuak eragile hauei jakinaraziko zaizkie: ARDURADUNAREKIN ZUZENEAN LOTUTAKO ERAKUNDEAK EDO PERTSONAK

AUZI HORRETAN ESKUMENA DUEN ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Ez da transferituko daturik Europar Batasunetik kanpo.

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork du SOKAIREn berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko eskubidea.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzen ditzatela eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezaba ditzatela eskatzeko ere, baldin eta, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko. Inguruabar jakin batzuetan eta beren egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuak tratatzearen aurka egin ahal izango dute. SOKAIREk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo eta premiazkoak badauzka horretarako edo erreklamazioren bat egin edo defendatu behar badu.

Halaber, egoera jakin batzuetan eta teknikoki posible denean, interesdunek eskubidea dute datu pertsonalak zuzenean beste arduradun bati helarazteko, berak hala eskatuta.

Eskubide horiek egikaritzeko, jar zaitez gurekin harremanetan idazki bat bidaliz:

➢ SOKAIRE, La Laguna kalea (lonja), 5 48003 BILBO BIZKAIA, edo sokaire@sartu.org helbide elektronikora, NANaren kopiarekin batera.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin harremanetan jar zaitezke erreklamazio bat egiteko, batez ere ez baduzu lortu zure eskubideak baliatu ahal izatea.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

Identitatea: SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA S.L.U. – B95306700
Posta-helbidea: La Laguna kalea (lonja), 5, 48003 BILBO BIZKAIA
Telefonoa: 944167904
Helbide elektronikoa: sokaire@sartu.org

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

SOKAIREn xede hauetarako tratatzen dugu gure interes-taldeek ematen diguten informazioa:

Datuen tratamendua Tratamenduaren xedea Datuak gordetzeko epea
HORNITZAILEAK ➢ KUDEAKETA: BEZEROAK, KONTABILITATEA, ZERGAK ETA ADMINISTRAZIOA
Ez da hartuko erabaki automatizaturik profil horietan oinarrituta.

➢ BESTE HELBURU BATZUK
Ez da hartuko erabaki automatizaturik profil horietan oinarrituta.

Tratamenduaren helbururako beharrezkoak diren bitartean bakarrik gordeko dira tratatutako datu pertsonalak, eta interesdunak hala eskatzen duenean edo tratamendua amaitutakoan ezabatuko dira, aplikatzekoa den araudian erantzukizunei erantzuteko ezarritako epeetan gordetzearen kalte gabe.

Zein da horien tratamendurako legitimazioa?

Hauek dira datu pertsonalak tratatzeko SOKAIREn legezko oinarriak:

Datuen tratamendua Tratamenduaren legitimazioa
HORNITZAILEAK Interesdunak emaniko baimena, zeina noiznahi erretiratu ahalko baitu; nolanahi ere, horrek ez du izango eraginik erretiratu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean

 

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Tratamendu horiek gauzatzearen ondorioz, baliteke zure datuak hirugarrenek egindako tratamenduekin konektatzea. Jarraian, zure datuak lagatzeari buruzko aurreikuspenen berri emango dizugu.

Datuen tratamendua Lagapenen aurreikuspena Nazioarteko transferentziak
HORNITZAILEAK Datuak eragile hauei jakinaraziko zaizkie: AUZI HORRETAN ESKUMENA DUEN ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

ARDURADUNAREKIN ZUZENEAN LOTUTAKO ERAKUNDEAK EDO PERTSONAK

Ez da transferituko daturik Europar Batasunetik kanpo.

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork du SOKAIREn berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko eskubidea.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzen ditzatela eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezaba ditzatela eskatzeko ere, baldin eta, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakin batzuetan eta beren egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuak tratatzearen aurka egin ahal izango dute. SOKAIREk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo eta premiazkoak badauzka horretarako edo erreklamazioren bat egin edo defendatu behar badu.

Halaber, egoera jakin batzuetan eta teknikoki posible denean, interesdunek eskubidea dute datu pertsonalak zuzenean beste arduradun bati helarazteko, berak hala eskatuta.

Eskubide horiek egikaritzeko, jar zaitez gurekin harremanetan idazki bat bidaliz:

➢ SOKAIRE, La Laguna kalea (lonja), 5 48003 BILBO BIZKAIA, edo sokaire@sartu.org helbide elektronikora, NANaren kopiarekin batera.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin harremanetan jar zaitezke erreklamazio bat egiteko, batez ere ez baduzu lortu zure eskubideak baliatu ahal izatea.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

Identitatea: SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA S.L.U. – B95306700
Posta-helbidea: La Laguna kalea (lonja), 5, 48003 BILBO BIZKAIA
Telefonoa: 944167904
Helbide elektronikoa: sokaire@sartu.org

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

SOKAIREn xede hauetarako tratatzen dugu gure interes-taldeek ematen diguten informazioa:

Datuen tratamendua Tratamenduaren xedea Datuak gordetzeko epea
GIZA BALIABIDEAK ➢ GIZA BALIABIDEAK
Ez da hartuko erabaki automatizaturik profil horietan oinarrituta.

➢ NOMINAK KUDEATZEA
Ez da hartuko erabaki automatizaturik profil horietan oinarrituta.

➢ LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
Ez da hartuko erabaki automatizaturik profil horietan oinarrituta.

Tratamenduaren helbururako beharrezkoak diren bitartean bakarrik gordeko dira tratatutako datu pertsonalak, eta interesdunak hala eskatzen duenean edo tratamendua amaitutakoan ezabatuko dira, aplikatzekoa den araudian erantzukizunei erantzuteko ezarritako epeetan gordetzearen kalte gabe.

Zein da horien tratamendurako legitimazioa?

Hauek dira datu pertsonalak tratatzeko SOKAIREn legezko oinarriak:

Datuen tratamendua Tratamenduaren legitimazioa
GIZA BALIABIDEAK Interesdunak emaniko baimena, zeina noiznahi erretiratu ahalko baitu; nolanahi ere, horrek ez du izango eraginik erretiratu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

 

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Tratamendu horiek gauzatzearen ondorioz, baliteke zure datuak hirugarrenek egindako tratamenduekin konektatzea. Jarraian, zure datuak lagatzeari buruzko aurreikuspenen berri emango dizugu.

Datuen tratamendua Lagapenen aurreikuspena Nazioarteko transferentziak
GIZA BALIABIDEAK Datuak eragile hauei jakinaraziko zaizkie:

ARDURADUNAREKIN ZUZENEAN LOTUTAKO ERAKUNDEAK EDO PERTSONAK

AUZI HORRETAN ESKUMENA DUEN ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Ez da transferituko daturik Europar Batasunetik kanpo.

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork du SOKAIREn berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko eskubidea.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzen ditzatela eskatzeko edo, hala badagokio, datuak ezaba ditzatela eskatzeko ere, baldin eta, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakin batzuetan eta beren egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuak tratatzearen aurka egin ahal izango dute. SOKAIREk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo eta premiazkoak badauzka horretarako edo erreklamazioren bat egin edo defendatu behar badu.

Halaber, egoera jakin batzuetan eta teknikoki posible denean, interesdunek eskubidea dute datu pertsonalak zuzenean beste arduradun bati helarazteko, berak hala eskatuta.

Eskubide horiek egikaritzeko, jar zaitez gurekin harremanetan idazki bat bidaliz:

➢ SOKAIRE, La Laguna kalea(lonja), 5 48003 BILBO BIZKAIA, edo sokaire@sartu.org helbide elektronikora, NANaren kopiarekin batera.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin harremanetan jar zaitezke erreklamazio bat egiteko, batez ere ez baduzu lortu zure eskubideak baliatu ahal izatea.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Lege-ohar hau osatzen duten terminoak eta atari honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein gai interpretatzeko eztabaida edo gatazkarik izanez gero, Espainiako legeria aplikatuko da.

Ataria bisitatzean edo bertan eskain daitezkeen zerbitzuak erabiltzean sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, SOKAIREk eta erabiltzaileak adosten dute SOKAIREren helbideko epaile eta auzitegien esanera ipintzea.