944167904 sokaire@sartu.org

Garbiketa Zerbitzuak

Mantentze eta Tratamenduak lanak, orokorrak zein bereziak

Mantentze Garbiketak

Jarraitutasunez egiten diren garbiketak dira; egitekoen zerrenda baten arabera eta maiztasun jakin batez egiten dira (Zerbitzu Plana), betiere bezero eta zentro bakoitzaren beharretara egokituta. Kalitatezko zerbitzua bermatzeko, gainbegiraketak ezarri dira, Zerbitzu Planean ezarritakoa betetzen dela egiaztatze aldera.

  • Lokalak eta bulegoak
  • Ostatuak
  • Ikastetxeak
  • Bizilagunen komunitateak
  • Garajeak eta patioak
  • Saltokiak,…
sokaire_garbiketak
sokaire_garbiketak

Garbiketa Orokorrak

Garbiketa sakonagoak dira, noizean behin egiten direnak.

  • Oporretan edo ekoizpen txikiko garaietan: Egunero, mantentze-garbiketetan garbitu ezin diren guneak garbitzen dira. (Armairuen goialdea garbitzea, apalak hustea, altzari pisutsuak mugitzea, etab.).
  • Obra amaierako garbiketa orokorrak: Eraberritze lan edo obra baten ondoren garbiketa osoa egiten da, espazioa berriro erabat erabilgarri egon dadin.
  • Garbiketa orokorrak etxeetan: Etxebizitzen garbiketa sakona. Lauzak, lanparak, leihoak, komunak, etab.

Kristalak Garbitzea

Kristalezko azaleren garbiketa. (leihoak, erakusleihoak, begiratokiak, ateak).

Mantentze-garbiketetan zein aldian-aldian eskaintzen da zerbitzu hau.

Azalerak egoera onenean mantentzea da helburua, garbitasuna bermatzeko eta argi naturala %100ean aprobetxatzeko.

sokaire_garbiketak
sokaire_garbiketak

Etxeetako Garbiketa

Etxeetan egiten den garbiketa da, etxeak baldintza egokietan manten daitezen.

Bezeroaren beharretara egokitzen gara, ordutegi eta egitekoei dagokienez.

  • Altzariak eta azalerak garbitzea
  • Lurra eskobatzea eta garbitzea
  • Sukaldea eta komunak garbitzea
  • Alfonbrak xurgagailuaz garbitzea
  • Arropak garbitzea eta lisatzea

Covid-19 garbiketa berezia

Covid-19 pandemiak osasun-arloan eragindako alarma-egoera dela eta, Sokaire Servicios de Limpieza SLU enpresak zerbitzu berezia eskaintzen du, lan-ingurunean zein lokaletan sor daitezkeen kutsatzeak prebenitzeko eta kontrolatzeko.

Covid-19 pandemiak osasun-arloan eragindako alarma-egoera dela eta, Sokaire Servicios de Limpieza SLU enpresak zerbitzu berezia eskaintzen du, lan-ingurunean zein lokaletan sor daitezkeen kutsatzeak prebenitzeko eta kontrolatzeko.

Sokairen mikrozuntzezko baieta eta lanbasak erabiltzen dira. Ehun hori beste ehun tradizional batzuk baino eraginkorragoa da bakteria eta mikroorganismoen kontra. % 95 inguruko eraginkortasuna du desinfekzioan eta bakteria-kutsatzeen kontra.

Gainera, Osasun Ministerioak Covid-19ari aurre egiteko baliozkotu eta baimendutako desinfekzio-produktuak (biruzidak) erabiltzen dira Sokairen.

sokaire_garbiketak
sokaire_garbiketak
sokaire_garbiketak

Lurzoruen Tratamendua

Babes-tratamenduak aplikatzea, zoru motaren arabera:

  • Kristalizatua: Marmol eta terrazozko zoruetan ezartzen da, azalerari akabera distiratsua emateko eta babes-geruza emateko, azaleraren narriadura saiheste aldera.
  • Emultsioak aplikatzea: Azalera porotsuetan, emultsio distiratsuak ezartzen dira, teknika ezberdinen bitartez, azalerari distira emateko eta babes-geruza artifiziala emateko, azaleraren narriadura saiheste aldera.

Hiri-Altzarien eta Komun Publikoen Garbiketa

2017. urtetik honako egiteko hauez arduratu izan da SOKAIRE Bizkaiko herri bateko udalaren zerbitzura:

HIRI-ALTZARIEN GARBIKETA
Zaborrontzi, semaforo, trafiko-seinale, banku, baranda eta abarren mantentze-lanez arduratzen gara.

KOMUN PUBLIKOEN GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA
Komun publikoen garbiketaz eta desinfekzioaz arduratzen gara, erabiltzeko garbi egon daitezen eta, bereziki, behar bezala desinfektatuta egon daitezen, erabilera segurua bermatzeko.

Horretarako, enpresa batek kontrol eta ikuskaritzak egiten ditu, desinfekzioa zuzena dela ziurtatze aldera. Horiek horrela, aipatu egitekoak ziurtatzen dituen zigilua jaso dugu.

Zigilua ikusteko, eskaneatu QR kodea:

 

sokaire_garbiketak
sokaire_garbiketak

Garbiketa Espezializatua Diógenes Sindromearen kasuetan

Diogenes Sindromea jokabidearen nahasmendu bat da; hura duten pertsonek etxean objektuak, hondakinak eta zaborra pilatzeko joera izaten dute.

SOKAIRE espezializatua dago horrelako egoeretan garbiketak egiten, eta kudeaketa osoa eskaintzen du, honako protokolo hau ezarriz:

1. Aurrekontua eta balorazioa: kasu bakoitzean dauden beharrizanak aztertzen ditugu, baita etxebizitzaren egoera ere.

2. Ekintzen planifikazioa: Oinarrizko kasu batean, zaborra eta pilatutako gauzak atera eta hustu egiten dira; baliteke izurriteak kontrolatzeko esku-hartzea ere egin behar izatea. Azkenik, garbiketa egiten da.

3. Gauzatzea: planifikatutakoa gauzatzea, erabiltzaileen beharrizanetara egokituta.

Etxebizitzaren egoera ona berreskuratzea eta ahalik eta higiene- eta osasun-baldintza onenak bermatzea da azken helburua.

Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe