SOKAIREk ISO 9001:2015 KALITATE ZIURTAGIRIA BERRITU DU

2 May, 2022

Martxoa, 2021

ISO arauak enpresaren kudeaketa hainbat eremutan antolatzeko asmoz sortutako arau-multzo bat da. Izan ere, produktuen edo zerbitzuen egokitasuna bermatzeko betekizunak ezartzeaz arduratzen dira, baina baita horien segurtasunaz, eraginkortasunaz edo kalitateaz ere.

ISO 9001 araua estandarra da sektore guztietarako. Horri esker, bezeroen gogobetetze handiena, etengabe hobetzen ari diren zerbitzuen eskaintzaren bidez lortzen da.

SOKAIREk 2012tik aipatutako ziurtagiri hau du, eta urtez urte guretzat hain garrantzitsua den ziurtagiri hau berritzen eta mantetzen joan da.

Honek etengabe hobetzeko aukera ematen digu, bai eta gero eta estandar handiagoak ezartzeko, etengabeko hobekuntza eta kalitatezko zerbitzuak lortuz.

Ziurtagiria