2021eko otsaila
SOKAIREk Gizarteratzeko eta Gizarte Ekonomiako Programa Operatibo (POISES) batean parte hartzen du, garbiketaren sektoreko lan-merkatu inklusiboetan lehiakortasuna hobetzeko aliantza proiektua garatzeko.
Garbiketaren sektoreko 4 laneratze-enpresak parte hartzen dugu Estatua-mailan:
- WIP Zerbitzuak (Madrid)
- Integras TU (Valentzia)
- Miraver Integración (Salamanca)
- Sokaire Garbiketa zerbitzuak (Bizkaia)
Otsailaren 21ean eta 22an enpresen arteko prestakuntza-topaketa bat izan da Salamancan.
Topaketa honek esperientziak partekatzeko, bateratzeko eta proiektuaren garapenean aurrera egiteko balio izan du.
Gainera, Diogenesen garbiketari buruzko prestakuntza espezifikoa jaso da, Miraver Integración enpresako lankideek emana, garbiketa mota horretan adituak baitira.
Urte honetan zehar, hainbat topaketa eta prestakuntza espezifiko egingo dira, garbiketa-sektoreko laneratze-enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta zabaltzeko.
Oso jardunaldi aberasgarriak izan dira SOKAIRErentzat.