Inpaktu soziala

Kalitatea, Elkartasuna eta Pertsonekiko Konpromisoa

Sokairen uste dugu pertsona guztiak direla gai beren bizi-prozesuaz arduratzeko. Horregatik, gizarte bazterkeria arriskuan edo bazterkeria egoeran dauden pertsonen eskura jartzen ditugu haien interes, gaitasun eta itxaropenak indartzen lagunduko dieten profesionalak, lan duina, kalitatezkoa eta iraunkorra lortzeko aukera errealak izan ditzaten.

Sokaire Servicios de Limpieza SLU Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresa gisa sailkatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, indarreko legeriaren arabera, konpromisoa dauka, besteak beste, honako baldintza hauek betetzeko:

– Irabazi asmorik eza

Gizarte ekimenerako Gaztaroa-Sartu Koop. Elkarteak sustatzen du. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen gizarteratzea sustatzea da haren helburu sozial nagusia.

– Gizarteratzea eta laneratzea

Langileen %60 gizarteratze-/laneratze-prozesuan daude.

– Helburu soziala

Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonentzat lanerako aukerak sortzea eta gizarte zein lan arloko integrazioa lortzea.

– Inbertsioa eta hobekuntza

Irabazi asmorik gabe, ekoizpenerako edo gizarteratzeko egiturak hobetu edo zabaltzera bideratzen dira ekitaldi bakoitzean dauden emaitza edo soberakinen % 100.

– Enplegura iristeko aukera

Horretarako, GIZATEAn (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea) garatu den bide-laguntzaren metodologia aplikatzen dugu; bertan barne hartzen dira prestakuntza-programak eta garapen profesional zein pertsonalerako plan edo ibilbideak, pertsona bakoitzaren behar, itxaropen eta inguruabar sozial, familiar zein ekonomikoetara egokituta.

Bide-laguntza sozialerako eta produktiborako teknikarien eskutik, laneratze-prozesuan dauden pertsonek hiru urtez lan egiten dute Sokairen, garbiketa-zerbitzu espezializatuak eskaintzen.

Garapen Jasangarria Helburu

Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa garen aldetik, bezeroek gure zerbitzuak kontratatzeko inbertitzen duten azken euroa ere Garapen jasangarrirako honako helburu hauek lortzera bideratzen da:

reas

Sokaire Servicios de Limpieza enpresak, gizarteratze eta laneratzeko enpresa izaki, pobreziaren prebentzioaren alde egiten du lan; hartara, pobrezia-arrakalatik urruntzeko aukera ematen diegu bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonei.

reas
Aukera berdintasunaren aldeko konpromisoa dugu eta, hortaz, genero-ikuspegia txertatzen dugu enpresan eta giza baliabideen kudeaketan, emakume eta gizonen presentziari eta parte-hartzeari arreta berezia eskainita.
reas

Kalitatezko lanpostuak sortzen ditugu, Legeak eskatzen dituen berme guztiekin. Gainera, gizarteratze/laneratze-prozesuetan parte hartzen duten pertsonek beren eskubideak ezagutzen dituztela bermatzen dugu, lan-merkatu normalizatuan hasi aurretik.

reas
Sokaire Servicios de Limpieza enpresaren izateko arrazoi nagusia diru-sarreren eskalaren maila baxuenetan dauden pertsonen inklusio ekonomiko zein soziala sustatzea da.
reas
Aztarna ekologikoa murrizteko konpromisoa dauka Sokairek, eta horregatik, lehentasuna ematen diegu hurbileko produktuei, ekoizpen ekologikoari, material biodegradagarriei eta, oro har, planetaren jasangarritasunean eragin txikiena duten produktuei.
Eragile anitzeko aliantzak sustatzen ditugu, hala Administrazio Publikoekin, nola sektore pribatuarekin, lan-merkatu barne-hartzaileak sustatzeko eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten pertsonentzako laneratze-aukerak sortzeko.

Sustatua

sartu

Hemen parte hartzen dugu

reas
gizatea
reas
reas
sartu

Hemen kolaboratzen dugu

gizatea
reas

Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe